Itxi

2012/02/24

09:20

Mundua

Udaberri arabiarra

Kofi Annan, Siriarako ordezkari berezi

Erredakzioa

Bestalde, nazioarteak goi-bilera egingo du gaur Tunisian, Sirian trantsizioan aurrera egiten saiatzeko.

  • Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohia. EFE

    Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ban Ki Moon eta Nabil Elaraby NBEko eta Arabiar Ligako idazkari nagusiek Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohia izendatu dute Siriarako ordezkari berezi.

Nazio Batuen esanetan, Annanen zeregina "indarkeriari eta giza eskubideen urraketei amaiera emateko eta Siriako krisiari irtenbide baketsua sustatzeko" lan egitea izango da.

NBEko idazkari nagusi ohiak Siriako alde guztietako ordezkariekin hitz egingo du, "herritarren helburu demokratikoak asetzeko irtenbideak sustatzeko".

"Siriako Lagunen" bilera Tunisian

Bestalde, nazioarteak goi-bilera egingo du gaur Tunisian, Bachar al Asaden Erregimenari presio egiteko moduak aztertzeko.

Herrialdeen ikuspuntuak askotarikoak dira, baina gehienak ados daude puntu batean: ez dute nahi operazio militarrik.

Azken astean, Txinak eta Errusiak galarazi egin dute NBEko Segurtasun Kontseiluak Arabiar Ligak prestatutako 'ibilbide orria' onartzea. Horrenbestez, alternatibak bilatu beharko dituzte.

Europar Batasunak eta AEBek ez dute operazio militarrik abiatu nahi, baina zigor ekonomikoak eta diplomatikoak onartu dituzte, hala nola armak bahitzea.

NBEn, bi ebazpen baino ez dituzte onartu, jazarpena modu sinbolikoan gaitzesteko, Errusiak eta Txinak beto eskubidea baitute Segurtasun Kontseiluan.

Siriako matxinoen esanetan (haiek ere izango dira goi-bileran), iraultza demokratikoa hasi zenetik 8.500 pertsona hil dira jazarpenaren ondorioz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;