Mundua -
Analisia
Kofi Annanen misio zaila
Kofi Annanek trebetasun diplomatiko guztia jarri beharko du martxan NBEk agindu dion misioan arrakasta lortzeko: Siriako indarkeriaren amaiera, alegia.
Jesus Torquemada
Kofi Annan NBEko idazkari nagusia izan zen 1997 eta 2006 artean. 2001ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, baina saria ez zen beretzat soilik izan, NBErentzat baizik. Ban Ki-moon egungo idazkari nagusia izan da NBEren eta Arabiar Ligaren izenean misioa agindu diona.
Logikoena enbaxadore arabiar bat bidaltzea litzateke, Gobernu arabiar gehienak Bashar El Assad Siriako presidentea kargutik kentzeko presio egiten ari baitira. Egia esan, Damaskok ere ez du NBEko inor ikusi nahi, izan ere erakundeko Giza Eskubideen Batzordearen txostenek Siriako erregimenak egindako giza eskubideen urraketa larriak salatzen dituzte.
Hala ere, Assadek Kofi Annani harrera egin beste erremediorik ez du, ez baita Nazio Batuen Erakundearekin duen harremana guztiz apurtzen asusartzen; horrek egoera diplomatiko oso zailean jarriko ditu Errusia eta Txina. Dena den, Annanek ez du ia aukerarik. Assadek ez du negoziaketetan boterea uztea onartuko, eta Siriako oposizioak eta munduko gobernu gehienek exijitzen dutena, hain zuzen, horixe da, Assad joatea.