Mundua -

Wikileaksi filtrazioak

Manning soldaduaren aurkako gerra-kontseilua hasi da

Armadako Fiskaltzaren arabera, Manningek 700.000 dokumentu jaitsi zituen, sailkatuak edo sekretupekoak, eta Wikileaksi pasa zizkion.

Manning soldaduari gerra kontseilua egiten zaie. Argazkia: Efe.
Manning soldaduari gerra kontseilua egiten zaie.
Manning soldaduari gerra kontseilua egiten zaie. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bradley Manning inteligentziako analistak Armadako auzitegi baten aurrean errugabe edo errudun esateko epea atzeratzea erabaki du. AEBetako historian izandako dokumentuen filtraziorik handiena egitea leporatzen zaio Manningi eta gerra-kontseiluaren ondorioz bizitza osoa kartzelan igaro dezake.

Osteguneko saioan, 24 urteko Manningi 22 kargu leporatu dizkiote, tartean, arerioari lagundu izana, inteligentziako informazioa Interneten bidegabe publikatzea eta jabetza publikoa lapurtzea.

Armadako Fiskaltzaren arabera, Manningek 700.000 dokumentu jaitsi zituen, sailkatuak edo sekretupekoak, eta Wikileaksi horietako milaka pasa zizkion. Wikileaks gobernuetako eta erakundeetako informazioa publikatzea bultzatzen duen orrialdea da.

Julian Assangerekin harremanetan

Akusazioak dioenez, Manning Julian Assange Wikileakseko sortzailearekin harremanetan zen, hori frogatzen duten Interneteko elkarrizketak baitaude. Ikertzaile baten arabera, elkarrizketa horietan gobernuetako dokumentuak nola bidali eztabaidatzen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea