Mundua -

Sabelean mina zuen

Nelson Mandela etxean da eguna ospitalean igaro ostean

"Medikuek etxera bidaltzea erabaki dute egindako probetan arazo larririk agertzen ez dela ikustean", esan du Hegoafrikako Gobernuak komunikatu batean.

Mandela etxea da, dagoeneko, familiarekin. Argazkia: Efe.
Mandela etxea da, dagoeneko, familiarekin.
Mandela etxea da, dagoeneko, familiarekin. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela Hegoafrikako 93 urteko presidente ohiak ospitaletik atera da larunbatean, sabeleko minak jota, laparoskopia egin ondoren, Hegoafrikako presidentetzak aditzera emandakoaren arabera.

"Medikuek etxera bidaltzea erabaki dute egindako probetan arazo larririk agertzen ez dela ikustean", esan du Hegoafrikako Gobernuak komunikatu batean.

"Zuma presidenteak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei Nelson Mandelari agertutako babesagatik", gaineratu dute presidentetzatik.

Laparoskopia

Ordu batzuk lehenago, Lindiwe Sisulu Defentsa ministroak esan du 1993ko Nobel sariduna laparoskopia bat egiteko ingresatu zutela. Laparoskopia teknika arina da pazientearen sabela ikuskatzeko.

"Ez dute ezer larririk aurkitu. Ospitalera eraman zuten mina etengabe zuelako", esan du Sisuluk hedabideei egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea