Mundua -

GKE baten datuak

FARC gerrillak 400 zibil baino gehiago ditu bahituta

''Bahitu talderik handiena eta ezezagunena da'', gobernuz kanpoko erakundearen arabera. Bahiketa gehiagorik egingo ez duela iragarri du FARCek.

FARC gerrillak 400 zibil baino gehiago ditu bahituta. Argazkia: EITB
FARC gerrillak 400 zibil baino gehiago ditu bahituta
FARC gerrillak bahiketei amaiera ematea erabaki du

00:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARC gerrillak 405 zibil ditu bahituta, Olga Lucia Gomez Fundacion Pais Libre gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariak azaldu duenez. 2002 eta 2011ko abendua bitartean egindako ikerketa baten ondorioa dira datuok, eta, horien arabera, ''inongo bahituen talderik handiena eta ezezagunena da'' FARCek duena, Gomezek azpimarratu duenez.

GKE horren zuzendariak azaldu duenez, estortsioa egin eta finantzaketa lortzeko helburuarekin bahitu ditu FARCek zibil horiek. Dirua biltzeko "pertsonak bahitzea"ri utzi diola eta bahitutako azken hamar uniformedunak aske uztea erabaki duela iragarri du astelehen honetan FARC Kolonbiako gerrillak.

''Bahituta jarraitzen duten 405 zibil horiekin zer gertatu den jakin nahi dugu'', esan du Gomezek FARCen iragarpenaren ondoren.

Kolonbiako bahiketetan, bigarren

"Ohiko delinkuentzia da Kolonbian egiten dituzten bahiketa gehienen eragilea'', azpimarratu du Pais Libre erakundeko buruak. Poliziak emandako datuen arabera, 2001ko urtarrila eta azaroa bitartean Kolonbian izan ziren 255 bahiketen artean, 145 ohiko delinkuentziarekin egon ziren lotuta, eta 72, berriz, FARCek egin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea