Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Colin Powell politikari estatubatuarra hil da, covid-19aren ondorioz

AEBko Estatu idazkaria izan zen George W. Bushen agintaldian, 2001etik 2005era. Iraken aurkako gerra bultzatu zuen, suntsipen handiko armak gordetzen zituztela argudiatuz. Gerora jakin zen gezurra zela eta politikagintzaren lehen lerrotik aldendu behar izan zen.

Collin Powell. Artxiboko argazkia: EFE
Collin Powell. Artxiboko argazkia: EFE
Collin Powell. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Colin Powell politikari estatubatuarra hil da, koronabirusak jota, haren familia Facebook bidez jakinarazi duenez. 84 urte zituen eta txertoaren pauta osoa hartuta zuen.

New Yorken jaio zen eta AEBko Estatu idazkari kargua bete zuen lehen pertsona beltza izan zen. Ronald Reaganen agintaldiaren amaieran Segurtasun Nazionalerako aholkularia izan zen; eta 1989 eta 1993 urteen bitartean, George H. W. Bush y Bill Clintonen agintaldietan, Armadako Estatu Nagusiaren presidentea izan zen.

2001etik 2005era, George W. Bushen legealdian, Estatu idazkari karguan egon zen. Garai horretan Iraken aurkako gerra abiatzearen alde egin zuen, Nazio Batuen Erakundearen aurrean suntsipen handiko armak gordetzen zituztela argudiatuta. Gerora jakin zen herrialde horretan ez zegoela hedapen handiko armarik eta horrek bere ibilbide politikoan eragin zuen: ez zuten berriro Estatu idazkari kargurako izendatu.

Politikagintzaren lehen lerrotik desagertu arren, bere kapital politikoa baliatu zuen 2008an Barack Obama Etxe Zurira eramateko.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak