Mundua -

Sakharov Saria

Europako Parlamentuak Navalni Errusiako oposizioko buruari emango dio Sakharov Saria

Alexei Navalni pozoitu egin zuten 2020ko udan. Alemaniako ospitale batean sendatu ostean, Errusiara itzuli zen eta han espetxeratu egin zuten.  

Alexei Navalni artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alexei Navalni artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alexei Navalni artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Alexei Nalvaniri emango dio Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sakharov Saria. Errusiako oposizioko buruzagi moduan herrialde horretan askatasuna eta giza-eskubideak bermatzeko azken urteetan egin duen ekarpena saritu nahi dute.

"Bide horretan askatasun galdu du eta ia bere bizitza ere bai", adierazi du Heidi Hautala Europako Ganberako presidenteordeak, Nalvani berehala eska dezatela eskatu aurretik.

2020ko udan pozoitu egin zuten eta hilabeteak eman zituen Alemaniako ospitale batean sendatu arte. Errusiara bueltatu zenean atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Vladimir Putinen Gobernuak Nalvaniren kolaboratzaileak jazarri eta haren fundazioak legez kanpo utzi ditu.

"Errusiako agintariek amaitu egin behar dituzte oposizioaren, gizarte zibilaren eta komunikabideen kontrako jazarpena eta erasoak", azpimarratu du Hautalak.

Bestalde, Sakharov saria jasotzeko hautagaien artean Afganistango emakumeen kolektiboa eta Jeanine Añez Boliviako presidente ohia izan dira.

Navalnik popularren eta liberalen babesa jaso du. Emakume afganiarrek, berriz, sozialisten eta berdeen babesa izan dute. Añezen hautagaitza kontserbadoreek proposatu dute.  

Saria emateko ekitaldia abenduaren 15ean egingo dute, Estrasburgon. Navalni otsailetik preso dagoenez, litekeena da golardoa bere emazteak jasotzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Errusia Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak Europako Parlamentuari buruzko albisteak