Itxi

2021/10/21

07:07

Mundua

KORONABIRUSA

Modernaren eta Janssenen errefortzu dosiak jartzea babestu du AEBko Elikagai eta Sendagaien Agentziak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

AEBko Elikagai eta Sendagaien Agentziak (FDA) begi onez ikusi du errefortzu dosia aurretik jasotako txertoaren ezberdina izatea.

  • Koronabirusaren aurkako Modernaren txertoa

    Koronabirusaren aurkako Modernaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Moderna eta Janssen botika etxeen errefortzu dosiak jartzea babestu du FDA Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Agentziak. Halaber, ontzat eman du txertoak konbinatzeko aukera.

AEBko Elikagai eta Sendagaien Agentziaren arabera, Janssenen lehen dosia jaso eta bi hilabetera har dezakete bigarrena 18 urtetik gorakoek.

Moderna konpainiaren txertoaren kasuan, dosi gehigarria jasotzeko aukera izango dute txertoaren pauta osoa duela sei hilabete baino gehiago hartu duten 65 urteko herritarrek, gaixotasun larriak dituzten 18 urtetik gorakoek eta lan arrazoiengatik koronabirusarekin kutsatzeko arrisku handia dutenek.

Bestalde, horren arabera, errefortzu dosiak ez du zertan aurretik jasotako txertoaren berdina izan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;