Mundua -
Egoerak okerrera egingo du
Milaka lagun hustu dituzte Australiako hegoaldean uholdeak direla eta
"Azken egunotan izandako euri kopuruek eta iraupenek ez dute aurrekaririk", azpimarratu du Larrialdietarako Zerbitzuetako komisarioak.
Erredakzioa
Australiako agintariek milaka lagun hustea agindu dute azken egunotan izan diren euriteengatik uholdeak direla eta. Gainera, aurreikuspenen arabera, litekeena da datozen orduetan eurite gehiago izatea eta hegoaldean ematen ari diren uholdeek okerrera egitea.
Azken bi egunetan izan diren euriteek Macquarie ibaia ubidetik atera izana eragin dute. Halaber, Sydney eta Hegoaldeko Gales Berria lotzen duen errepide nagusia moztu dute. Agintariek Warragamba presa zabaldu behar izan dute, 14 urteetan lehen aldiz ura gordetzeko edukiera gainditu ostean.
Kaer komisarioak azaldu duenez, Hawkesbury eta Nepean ibaiek zazpi metrotako altuera lortu dute baina eurite gehiago izango diren aurreikuspenak direla eta, litekeena da datozen 48 orduetan beste hiru metro irabaztea.