Mundua -

Energia

Aljeriak Magreb-Europa gasbidea itxi du, Marokorekin harreman diplomatikoak hautsi eta gero

Aljeriak gas naturalez hornituko du oraindik espainiar Estatua, Mezgaz gasbidea medio.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aljeriako Presidentetzak Magreb-Europa gasbidea erabiltzeko kontratua ez berritzea erabaki du. Gas naturala garraiatzen zuen Marokotik barrena Espainiara, baina bi afrikar herrialdeek harreman diplomatikoak hautsi zituzten uda amaieran.

Presidentetzatik azaldu dutenez, "Marokoko Erreinuak Aljeriaren aurka erasokor jardun duela kontuan hartuta, Errepublikako Presidenteak Sonatrak enpresa nazionalari agindu zion marokoar enpresarekin harreman komertziala etetea eta kontratua ez berritzea".

Etete hori gorabehera, Aljeriak gas naturalez hornituko du oraindik espainiar Estatua, Mezgaz gasbidea medio. Entrega-egutegia adostuko dute oraindik bi herrialdeek.

1996an ireki zuten gasbidea, Magreben integrazio ekonomikoa garatzeko helburuarekin, eta 50 eta 200 milioi dolar artean (43 eta 173 milioi euro artean) ekartzen zizkion Marokori urtero.

Gainera, akordioari esker urteko 800 eta 1.000 milioi metro kubiko gas erauzi zitzakeen Marokok, herrialdeko eletrizitatearen % 10 ekoizteko.

Aljeriako Gobernuak abuztuan iragarri zuen Marokorekin harreman diplomatikoen haustura. Zenbait arrazoi aipatu zituen hori argudiatzeko, besteak beste, Mendebaldeko Saharak irekitako gatazka konpontzeko aurrerapauso falta; Aljer Fronte Polisarioaren aliatua baita bertan.

Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?

1:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Espainia bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Maroko Gas naturala