Mundua -

Afganistan

Gutxienez 15 pertsona hil eta bederatzi zauritu dira Kabulgo ospitale militar batean izandako erasoan

Leherketa Mohammad Daoud Khan Sardar ospitaleko sarreran gertatu da, Kabulgo ospitale militar nagusian, eta Estatu Batuetako enbaxadatik metro gutxi batzuetara.

Atentatua Kabulen. Argazkia: EFE.
Atentatua Kabulen
Atentatua Kabulen. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil eta bederatzi zauritu dira astearte honetan Kabulgo ospitale militar baten aurka egindako eraso batean, baina oraindik ez dago argi zer gertatu den. Talibanen segurtasun-indarrak bertara joan dira.

Leherketa bat izan da Sardar Mohammad Daoud Khan ospitaleko sarreran, Kabulgo ospitale militar nagusian, AEBetako enbaxadatik eta Afganistango Osasun Ministeriotik metro gutxi batzuetara.

"Leherketak bajak eragin ditu", esan dio EFEri Qari Sayed Khosty Barne Ministerioko bozeramaileak. Talibanen indar bereziak zonaldean daudela esan du, baina oraingoz ez du xehetasun gehiagorik.

Emergency GKE italiarrak Twitterren azaldu duenez, leherketen ondoren, gutxienez bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte hiriburuan duten ospitalean.

Orain arte, ezein taldek ez du bere gain hartu erasoaren egiletza.

Atentado en Kabul

Atentado en Kabul

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Afganistan