Mundua -

Varsovia eta Cracovia artean

Gutxienez 16 pertsona hil dira Polonian jazotako tren istripu batean

Guztira 350 pertsona zihoazen, horien artean 19 ikasle espainiar, azken hauek onik atera dira. Istripua bi trenek talka egin ostean gertatu da.

Guztira 350 pertsona zihoazen bi trenetan. Irudia: EFE
Guztira 350 pertsona zihoazen bi trenetan
Tren istripua Polonian: Gutxienez 15 hildako

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 pertsona hil dira eta beste 58 zauritu bi trenek elkar talka egin ostean, Polonian, bart, bertako 21:00etan (20:00 GMT).

Bietako tren batean 19 ikasle espainiar zihoazen baina onik daude eta Zawieire (Hegoaldean) hiriko eskola batera eraman dituzte, larrialdeak kudatzeko zentroaren arabera.

Guztira 350 bidaiari zihoazen eta espaniarrez gain, frantziarrak eta ukraniarrak ere zeuden tartean.

Varsovia eta Cracovia arteko bidea egiten ari zen trenak ez zegokion trenbidetik zihoanean Przemysletik (hegoekialdean) hiribururako noranzkoan zihoanarekin talka egin du.

Donald Tusk lehenengo ministroa goizaldean bertaratu da istripua gertatu den lekura eta bertan onartu du Poloniako historiako tren istripurik larrienetarikoa izan dela oraingo hau.

"Errealitatea irudietan ikusten dena baino latzagoa da", Tuskek, tren suntsitu baten aurrean esan duenez.

"Ez dut gogoratzen trenak frenatu duen momentua, bakarrik talka handia", bidaiarietako batek TVN24 telebista kateari azaldu dionaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea