Mundua -
Krisia Iranekin
Obamak ez du baztertzen Iranekin 'indarra' erabiltzea
Teheranekin dituzten liskarrak "bide diplomatikoaren" bitartez konpontzea espero du AEBetako presidenteak baina honek ohartarazi duenez, baliteke "indarra erabili behar izatea".
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak igande honetan azaldu duenez, Irango programa nuklearraren harira azken hilabeteetako liskarrak konpontzeko "bide diplomatikoa" jorratzearen alde dago baina Obamak ohartarazi duenez, ez du "indarraren erabilera"ren aukera baztertzen.
AEBetako juduk osatutako talde garrantzitsuena den AEB-Israelgo Politikarako Ekintza Batzordeko (AIPAC) urteroko biltzarran izan da Obama. Bertan AEBetako presidenteak azpimarratu duenez, "guztiok nahiago dugu auzi hau bide diplomatikoa jorratuta konpontzea baina AEBak eta gure interesen defendatzeko beharrezkoa bada, indarra erabiliko dut zalantza izpirik gabe".