Itxi

2021/11/05

09:53

Mundua

AFRIKA

Gutxienez 69 pertsona hil dituzte Nigerren izandako atentatu batean

AGENTZIAK | EITB Media

Agintariek Sahara Handiko Estatu Islamikoari egotzi diote erasoa. Gainera, 15 zauritu eta 9 desagertu daude eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak. Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

69 pertsona hil dituzte Niger mendebaldean, Maliko mugatik gertu, izandako atentatu batean. Erasoa asteartean gertatu bazen ere, Nigerko Barne Ministerioak ez zuen atzora arte horren berri eman.

Ustez, Sahara Handiko Estatu Islamikoko jihadistek egin zuten eraso zaintza batzordeko kideen aurka, Banibangou hiritik 50 kilometrora.

Gaur-gaurkoz 69 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte. Gainera, 15 pertsona zauritu eta beste 9 desagertu egin dira eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak.

Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu gaurtik hasita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;