Mundua -
Iran eta krisi nuklearra
Israel beti babestuko dutela esan du Obamak
Washingtonen bilera egin dute Obamak eta Netanyahuk, eta Israelek bere burua zaintzeko eskubidea defendatu du. Babesa eskaini arren, krisia diplomatikoki konpontzeko aukera dagoela uste du Obamak.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak eta Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak bilera egin dute astelehen honetan Washingtonen, eta Irango krisi nuklearra jorratu dute bertan.
Besteak beste, Israelek datozen hilabeteotan Irango instalazio nuklearren aurka prebentziozko erasoa egiteko aukeraz aritu dira bi presidenteak. Israelek bere burua zaintzeko eskubidea defendatu du, eta Obamak, berriz, krisia diplomatikoki konpontzeko aukera dagoela esan du. Hala ere, batasuna agertu dute bi buruzagiek, eta AEBetako presidenteak esan du beti babestuko dutela Israel.