Mundua -
Indarkeria Sirian
Txinaren proposamena onartu du Siriak eta NBEko lana erraztuko du
Siriako Atzerri ministroak baieztatu du Nazio Batuen Erakundeko esfortzuak erraztuko dituela laguntza humanitarioaren inguruan, eta Kofi Annanekin elkarlanean arituko dela.
Erredakzioa
Walid al-Muallem Siriako Atzerri ministroak esan du Txinako Gobernuak indakeriarekin amaitzeko aurkeztutako planari ongietorria eman diotela eta Nazio Batuen Erakundeko laguntza humanitarioaren lana erraztuko dutela.
Txinako planak indarkeria amaitzea eskatzen du eta alde guztien arteko elkarrizketa defendatzen du, atzerriko interferentziak baztertuz.
Era berean, "NBEren laguntza humanitarioa eta larunbatean iristiko den Kofi Annan ordezkariaren lana erraztuko" duela gaineratu du Atzerri ministerioak.
Txinako planak indarkeria gelditzeko eskatzen du eta baldintzarik gabeko negoziazioak hasteko. Siriaren burujabetzarekiko errespetua eta atzerriko interferentziak baztertzea ere azpimarratzen du.
Txinako proposamena oso kritikatua izan da, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordean Siriako erregimenaren aurkako kondenari betoa jartzeagatik.