Mundua -
Gertakaria
Irakasle batek ikastetxe bateko zuzendaria hil du Floridan
Irakasleak, zentrotik kaleratua izan eta gero, bertako zuzendaria hil du eskopeta batekin tiro eginda. Ondoren bere buruaz beste egin du.
Erredakzioa
Irakasle batek eskola pribatu bateko zuzendaria hil du eta ondoren bere buruaz beste egin du, Floridan. Antza, irakaslea zentrotik kaleratu berria zen.
Gertakaria asteartean jazo zen. Shane Schumerth, 28 urteko irakaslea kitarra baten zorroan eskopeta bat gordeta sartu zen eskolan, ikastetxea ikaslez beteta zegoen garaian.
Poliziak ikastetxean arma bat zeraman pertsona bat zebilem abisua jaso zuen eta bertaratu egin ziren. Agenteek zuzendaria hilda topatu zuten, eta baita erasotzailea ere. Erasoan ez zen beste inor zauritu.
Zentroko arduradunek ikastetxea astebetez ixtea erabaki dute.
Duela astebete Ohioko eskola batean beste gertakari bat izan zen. Institutu batean tiroketa izan zen, ikasle batek bere kideei tiro egin zien eta hiru ikaskide hil zituen.