Mundua -

Zorrak barkatzeko

Greziaren zorraren murrizketa, gertuago

Bertako komunikabideek iragarri dutenez, hartzekodun pribatuen % 80k murrizketa onartuko dute beren bonoetan. Datu ofizialak ostiral goizean plazaratuko dituzte.

Greziaren zorraren murrizketa, gertuago
Greziaren zorraren murrizketa, gertuago
Greziaren zorraren murrizketa, gertuago

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako hartzekodun pribatuen % 80k bertako zorretan egin duten inbertsioan murrizketa onar dezakete, bertako hainbat komunikabidek iragarri dutenez.

Ostegun gaua arte zuten epea Greziako gobernuak martxan jarritako planarekin bat egiteko. Programa horren arabera, Greziako bonoen jabeek bono horien balioaren % 53, 5ari uko egingo liokete, jatorrizkoak baino balio txikiagoa duten bonu berriak erosiz, interes maila txikiagoan oraingoan.

Ostiral honetan, goizean goiz, emango dituzte planarekin bat egin duten hartzekodunen datu ofizialak.

% 90ek ekimenarekin bat egitea espero du Greziako gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea