Mundua -

ISRAEL

Israelek 13 hilabeteko kartzela zigorra eta 14.000 euroko isuna ezarri dizkio Juana Ruiz kooperanteari

Juana Ruizen abokatuak Fiskaltzarekin akordioa lortu ostean, haren kontrako karguak bostetik bira murriztu dira: legez kanpoko erakunde bati laguntzea eta dirua jaso eta legez kontra Zisjordanian sartzea.

Juani Ruiz aske uzteko Bilbon egindako kontzentrazioa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Juani Ruiz aske uzteko Bilbon egindako kontzentrazioa
Juani Ruiz aske uzteko Bilbon egindako kontzentrazioa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo gorte militarrak 13 hilabeteko kartzela zigorra eta 14.000 euroko isuna ezarri dizkio Juana Ruiz Sanchez langile humanitarioari, iragan astean Fiskaltzarekin akordioa lortu ondoren.

Apirilaren 13an atxilotu zuen Israelek, eta dagoeneko zazpi hilabete egin ditu kartzelan. Hori dela eta, beste sei hilabete falta zaizkio zigorra osorik betetzeko.

Defentsak eta Fiskaltzak akordioa lortuta, kooperantearen aurkako karguak bostetik bira murriztu ziren: legez kanpoko erakunde bati laguntzea eta dirua jaso eta legez kontra Zisjordanian sartzea. 

Ruiz Sanchezek 63 urte ditu, eta 80ko hamarkadatik bizi da Zisjordania okupatuan. Duela hamarkada batzuetatik, Osasunerako Lan Batzordeen proiektuen koordinatzaile gisa ari da lanean. Gobernuz kanpoko erakunde palestinar horrek laguntza ematen die herritarrei osasunaren eta garapenaren arloan, eta, aldi berean, haien eskubideen alde egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainia Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak