Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Malcolm X-ren hilketagatik zigortuetako bi errugabetu egin ditu New Yorkeko epaile batek

Muhammad Abdul Azizek (83 urte) eta Khalil Islamek (2009an hil zen) bi hamarkada igaro zituzten kartzelan giza eskubideen aldeko ekintzailearen hilketagatik. Hirugarren gizon batek (Mujahid Abdul Halim) hilketan parte hartu izana onartu zuen eta biziarteko kartzela ezarri zioten.

Muhammad A. Aziz, Malcolm X ekintzailearen hilketagatik salbuetsi dutenetako bat. Argazkia: EFE
Muhammad A. Aziz, Malcolm X ekintzailearen hilketagatik salbuetsi dutenetako bat
Muhammad A. Aziz, Malcolm X ekintzailearen hilketagatik salbuetsi dutenetako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malcolm X-ren hilketagatik zigortutako gizonetako bi errugabetu egin ditu New Yorkeko epaile batek. Hiru pertsona zigortu zituzten epaiketan, 1966an giza eskubideen aldeko ekintzailearen hilketan parte hartu zutelakoan. 

Muhammad Abdul Azizek (83 urte) eta Khalil Islamek (2009an hil zen) kartzelan bi hamarkada igaro zituzten giza eskubideen aldeko ekintzailearen hilketagatik. Hirugarren gizon batek (Mujahid Abdul Halim) hilketan parte hartu izana onartu zuen epaiketan, eta biziarteko kartzela jarri zioten. Horrez gain, beste bi akusatuek zerikusirik ez zutela azpimarratu zuen.

Ellen Biben epaileak onartu egin du Muhammad Abdul Aziz eta Khalil Islam absolbitzeko eskaera, ebidentzia berriak agertu direlako eta FBIk eta New Yorkeko Poliziak frogak ezkutatu zituztela jakin delako.

Epaia ezagutu aurretik Abdul Azizek adierazi duenez, berak eta bere ingurukoek hasieratik zekiten errugabea zela eta prozesua "ustela" zela, baina hori "ofizialki aitortzea" garrantzitsua dela azpimarratu du.

Malcolm X 1965eko otsailaren 21ean hil zuten, tiroz, Manhattango auditorio batean, hitzaldi bat ematera zihoanean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Epaiketak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Erailketak albisteak