Mundua -
310 lagun, atxilotuta
77 ume aske Txinan, haur-trafikoaren aurkako operazio baten ostean
Poliziak abian jarritako sarekada handi honetan 7.000 agentek parte hartu dute eta 310 lagun atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Txinako Poliziak 310 lagun atxilotu eta 77 haur askatu zituen igaro den asteazkenean 14 probintziatan izandako adingabeen salerosketaren aurkako operazio handi baten ostean, Txinako Segurtasun Publikorako Ministerioak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Yunnan, Shanxi eta Guangxi Zhuangko udalerrietan haurrak eta umetxoak bahitu ohi zituzten trama hura desegiteko 7.000 polizia inguruk parte hartu dute. Halaber, Ministerioak jakinarazi duenez, Guizhouko probintziako agintariek haurtxoen bahiketak eztali zituzten. Xinhua albiste-agentzia ofizialak zabaldu duenez, Poliziak zortzi hilabete eman ditu trama argitu nahian.
Bi ume desagertu ostean, Txinako Gobernuak hura ikertzeko talde berezi bat prestatu zuen. "Bahitutako umeak erosten zituzten familiek ez zuten haurrak jasotzen, horrela, dirurik eta umerik gabe geratu ohi ziren", azaldu du Ministerioak.
Lagunen salerosketa Txinak duen arazo larrienetarikoa da. Izan ere, hego-ekialdeko zonalde txiroetan bahitutako gazte kopurua handia da, ondoren nekazaritza-guneetako familiei saldu ahal izateko.
Igaro den urtean, Poliziak 8.660 haur eta 15.400 emakume askatu zituen lagunen trafikoaren aurkako 3.195 operazioetan.