Mundua -

Holandan

Ustez 67 haurri sexu-erasoak egin zizkien gizon bat epaitzen hasi dira

28 urteko gizonezkoari haur-pornografia argazkiak eta bideoak edukitzea ere leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amsterdamgo auzitegi bat ustez 4 urtetik beherako 67 haurri sexu-gehiegikeriak egin dizkien haurtzaindegiko zaintzaile bat epaitzen hasi da gaur.

Robert M. 28 urteko gizonezkoari haur-pornografia argazkiak eta bideoak edukitzea eta nazioartean zabaltzea ere leporatzen diote.

2010eko abenduan atxilotu zuten eta uko egin zion psikologo baten azterketa egiteari. Gainera, adin txikikoei sexu-gehiegikeriak egin zizkiela aitortu zuen. Epaiketak gutxienez sei aste iraungo du.

Auzipetu nagusi horrez gain, 38 urteko senarra ere epaituko dute. Robert M.ren senarrari haur-pornografia eta bikotekidearen delituetan konplize izatea leporatzen diote.

AEBetan haur-pornografiagatik egindako ikerketa baten harira atzeman zituzten Robert M.ren irudiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea