Mundua -

Suitzako istripua

Gidaria DVDa aldatzen ari zen, istriputik onik irten zirenen arabera

Suitzako Gobernutik azaldu dutenez, haurrek gertakizunen bertsio hori eman zieten gurasoei eta ospitaleko langileei. 28 hildakoen artean 19 identifikatu dituzte.

Suitzan istripua izan zuen eskola autobusa. Argazkia: EITB
Suitzan istripua izan zuen eskola autobusa. Argazkia: EITB
Autobus istripua Suitzan: 28 hildako eta 24 zauritu

02:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzan istripua izan zuen autobuseko gidaria ibilgailuko DVDa aldatzera zihoan, Sierre herriko tunel bateko pareta jo zuenean, bizirik irten zirenek jakitera eman dutenez. 28 pertsona hil ziren eta 24 zauritu.

"Aargauer Zeitung" eta "Het Laatste Niews" Suitzako egunkariek egindako ikerketen arabera, segundo batzuetan gidaria desbideratzea izan liteke istripua gertatu izanaren arrazoia. Hori publikatu dute gaur euren edizio digitalean.

Bi egunkari hauek azaldu dutenez, Alpeetan izan ostean Belgikara itzultzen ari zen taldeko laguntzaile batek DVD bat eman zion gidariari, istripua izan baino lehen, Valaiseko kantoiko ospitalean dauden zauritutako haurrek azaldu dutenez.

Eskualdeko Gobernutik adierazi dutenez, haurrek gertakizunen bertsio hori eman zieten gurasoei eta ospitaleko langileei.

19 hildako identifikatu dituzte

28 hildakoen artean 19 identifikatu dituzte orain arte, Valaiseko Poliziak jakitera eman duenez. Bertan diren Suitzako eta Belgikako auzitegiko zenbait medikuk beste bederatzi hilotzen identitatea argitzeko lanekin dihardute. Datozen orduotan bukatzea espero dute, familiako kideek gorpuak Belgikara eraman ahal izan ditzaten.

Zauritutako 24 haurretatik zortzi ere etxera itzul litezke datozen orduotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea