Mundua -

AEBetan

Parkeetan txiroak elikatzea debekatu du Philadelphiako lege batek

AEBetako hiri honetako alkatearen arabera, parkeetan txiroei janaria emateak osasun baldintzak urratzen ditu. Legea betetzen ez dutenek 150 dolarreko isuna jaso dezakete.

Philadelphiako alkatearen arabera, txiroei janaria emateak osasun baldintzak urratzen ditu. EFE
Philadelphiako alkatearen arabera, txiroei janaria emateak osasun baldintzak urratzen ditu. EFE
Philadelphiako alkatearen arabera, txiroei janaria emateak osasun baldintzak urratzen ditu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txiroei eta etxerik ez dutenei parkeetan janaria ematea debekatuko duen lege bat sustatu du AEBetako Philadelphiako hiriak. Michael Nutter Filadelfiako alkateak esan duenez, txiroei janaria emateak osasun baldintzak urratzen ditu.

"Gose direnak elikatzeko ezin da neurririk gabe kamioia ireki, hamburgesak banatu eta gau ilunean ihes egin", adierazi du Nutterrek. Alkateak nahiago du txiroak estalitako lokaleetan elikatu eta esan duenez, lege honek ez du eraginik izango parkeetan bilduko diren familiengan.

Tokiko biztanleek eta ekintzaileek lege honekiko haserrea erakutsi dute. "Eskubide zibilen urraketa argia da. Horrek esan nahi du jan nahi duenak leku zehatz batera joan behar izango duela baina jateko ez duenak ezin izango du ematen diotena hartu", salatu du Brian Jenkins ekintzaileak.

Ekintzaileen arabera, lege honekin zonalde turistikoak "garbitu" nahi ditu Gobernuak. Lege honen ondorioz, txiroek zabortegiengana jo beharko dute janaria lortzeko.

Lege berria hemendik 30 egunetara sartuko da indarrean eta hura urratzen dutenek bi abisu jasoko dituzte eta hirugarren aldian, 150 dolarreko isuna ordaindu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea