Mundua -

2013an

Julian Assange Senaturako hauteskundeetara aurkeztuko da Australian

Julian Assange egun fidantzapeko askatasun egoera dago Erresuma Batuan, sexu-abusuak egotzita.

Julian Assange. Argazkia: Efe
Julian Assange. Argazkia: Efe
Julian Assange. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileaks atariaren sortzailea 2013ko Australiako Senaturako hauteskundeetara aurkeztea aztertzen ari da, bere webgunean argitaratzen duenaren arabera.

Assange australiarra da, eta egun fidantzapeko askatasun egoera dago, Auzitegiak Erresuma Batutik Suediara estraditatzeko epairen aurkako apelazioaren erabakiaren zain, izan ere, suxe-abusuak egozten dizkiote.

Assangek ukatu egin ditu eta horren atzean asmo politikoa dagoela salatu du filtratutako milaka isilpeko agiriengatik zigortu nahi dutelako.

Wikileakseko Twitter kontuan argitaratu denaren arabera, "Julian Assange datorren hauteskundeetara aurkeztu daitekeela jakin dugu. 40 eserleku daude jokoan", baina ez dute zehaztu zein estatuko hautagai izango den.

Era berean, Julia Gillard egungo lehen ministroari aurre egiteko beste hautagai bat aurkeztuko dutela esan du Wikileaksek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea