Mundua -
Analisia
Mamu ultraeskuindarrak indarra hartu du Frantzian
Frantzian geroz eta maizago entzuten dira kutsu arrazista eta xenofoboa duten adierazpenak, etorkinen kontrako salaketak edota atzerritarrak isolatzearen aldeko ideiak.
Jesus Torquemada
Ez da gutxiagorako ere Frantzia hunkituta egotea Okzitaniako Tolosan izandako gertakariarekin. Alarma piztu du Frantzian eskuin muturreko terrorismoa egon litekeela ikusteak. Ez dio axola motoan zihoan hiltzailea bakarrik zihoan edo talde neonazi txiki edo handi bateko kide zen. Garrantzitsua dena zera da, Frantzian geroz eta maizago entzuten direla kutsu arrazista eto xenofoboa duten adierazpenak, etorkinen kontrako salaketak edota atzerritarrak isolatzearen aldeko ideiak, adierazpen horien arabera, kanpotik gauza txarrak baino ez baitira iristen Frantziara.
Ideología mota hau geroz eta gehiago ari da zabaltzen eta bertan babes intelektuala aurkitzen dute sikopata arrazistek. Dirudienez, atzo juduen kontra egindako atentatuak eta joan den astean izandako 3 militarren hilketak harremana badute, horrek kutsu arrazistako eraso baten aurrean gaudela erakutsiko luke. Hil zituzten 3 militarrak magrebtarrak ziren eta zauritutako beste bat Antilletakoa. Tolosako hiltzaileak eskuin-muturrekoen betiko bi arerio ditu jomugan: arabiarrak eta juduak, alegia. Arabiarrak gorroto dituzte etorkinen gehiengoa arabiarrak direko eta juduak, berriz, eskuin-muturrak berezkoa duen ideología neonaziagatik.
Orain ikusi egin beharko da hauteskunde kanpaina bete-betean nora joen duen Marine Le Pen, Fronte Nazionaleko hautagai ultra-eskuindarrak, eta baita Nicolas Sarkozyk ere, azken egunetan bere hitzaldian nabarmen egin baitu eskuineruntz.
Ez da gutxiagorako ere Frantzia hunkituta egotea Okzitaniako Tolosan izandako gertakariarekin. Alarma piztu du Frantzian eskuin muturreko terrorismoa egon litekeela ikusteak. Ez dio axola motoan zihoan hiltzailea bakarrik zihoan edo talde neonazi txiki edo handi bateko kide zen. Garrantzitsua dena zera da, Frantzian geroz eta maizago entzuten direla kutsu arrazista eto xenofoboa duten adierazpenak, etorkinen kontrako salaketak edota atzerritarrak isolatzearen aldeko ideiak, adierazpen horien arabera, kanpotik gauza txarrak baino ez baitira iristen Frantziara. Ideología mota hau geroz eta gehiago ari da zabaltzen eta bertan babes intelektuala aurkitzen dute sikopata arrazistek. Dirudienez, atzo juduen kontra egindako atentatuak eta joan den astean izandako 3 militarren hilketak harremana badute, horrek kutsu arrazistako eraso baten aurrean gaudela erakutsiko luke. Hil zituzten 3 militarrak magrebtarrak ziren eta zauritutako beste bat Antilletakoa. Tolosako hiltzaileak eskuin-muturrekoen betiko bi arerio ditu jomugan: arabiarrak eta juduak, alegia. Arabiarrak gorroto dituzte etorkinen gehiengoa arabiarrak direko eta juduak, berriz, eskuin-muturrak berezkoa duen ideología neonaziagatik. Orain ikusi egin beharko da hauteskunde kanpaina bete-betean nora joen duen Marine Le Pen, Fronte Nazionaleko hautagai ultra-eskuindarrak, eta baita Nicolas Sarkozyk ere, azken egunetan bere hitzaldian nabarmen egin baitu eskuineruntz.