Mundua -

Aurrekontuen aurkezpena

Gobernu britainiarrak aberatsei errentaren gaineko zerga jaitsiko die

Bestetik, diru-sarrera gutxien dituzten lagunei mesede egiteko asmoz, zergak ordaintzeko muga igo egingo dute.

George Osborne Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe
George Osborne Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe
George Osborne Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu britainiarrak iragarri du 2013ko apiriletik aurrera, aberatsenei errentaren gaineko zerga jaitsiko zaiela, zehazki, % 50etik, % 45era.

George Osborne Ekonomia ministroak iragarri ditu zerga-politikako aldaketak, izan ere, Parlamentuan aurkeztu dituzte 2012-2013ko aurrekontuekin batera. Lehentasuna "egonkortasuna eta lehiakortasuna" direla esan dute.

Honen harira, datorren apiriletik aurrera, sozietateen gaineko zergak % 24ra arteko jaitsiera izatea ere proposatu dute. Helburua, 2014 urtean, % 22an uztea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea