Mundua -

Protestak Kazakhstanen

"Hiltzeko asmoz tiro egiteko" agindu du Kazakhstango presidenteak

Nazioaren aurrean eskaini duen hitzaldian adierazi duenez, ordena konstituzionala berrezarri dute herrialdean. Hala ere, onartu du oraindik badaudela armak dituzten "terroristak".

Istiluen aurkako agenteak Kazakhstango kaleetan. Argazkia: EFE
Istiluen aurkako agenteak Kazakhstango kaleetan
Istiluen aurkako agenteak Kazakhstango kaleetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kasim-Yomart Tokayev Kazakhstango presidenteak poliziei agindu die "hiltzeko asmoz tiro egiteko" agintariei aurre egiten dieten manifestarien aurka. Tiro egin aurretik inolako ohartarazpenik ez egiteko ere eskatu die. Kazakhstango agintariak iragarri duenez, ordena konstituzionala berrezarri dute herrialde osoan, baina terrorismoaren kontrako operazioarekin jarraituko dutela erantsi du, "militante guztiak suntsitu arte".

Horren hitzetan, "terroristek estatuaren jabetzei eta jabetza pribatuei kalte egiten jarraitzen dute" eta "armak herritarren kontra erabiltzen dituzte".

"Terrorismoaren aurkako operazioak" aurrera jarraitzen duela ohartarazi du, eta "amore ematen ez dutenak desagerrarazi" egingo dituztela gaineratu du. 

"Atzerritik aldeei dei egiten zaie irtenbide baketsu bat lortzeko elkarrizketa abiatzeko. Hori bai txorakeria! Nola hitz egin daiteke kriminalekin eta hiltzaileekin?", esan du.

Presidenteak Kazakhstango segurtasun zerbitzuak kritikatu ditu, protestak ez aurreikusteagatik. "Konturatu gara ez ditugula nahikoa tropa, bitarteko eta polizia ekipamendu berezi. Arazo hau lehenbailehen konponduko dugu", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Errusia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa protestak Asia