Mundua -

Koronabirusa

Erresuma Batuan Armadaren laguntza jaso dute Londresko ospitaleetan, omikron aldaerari aurre egiteko

Batzuk ostiral honetan bertan hasi dira lanean, eta urtarrilaren amaierara arte jarraituko dutela aurreikusten da.

Erresuma Batuko ospitale bateko anbulantziako medikuak. Irudia: EFE
Erresuma Batuko ospitale bateko anbulantziako medikuak
Erresuma Batuak Armada jarri du Londresko ospitaleetan, omikron aldaerari aurre egiteko

1:20

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko osasun agintariek baieztatu dutenez, Armadak hainbat agente zabaldu ditu Londresen, ospitaleei laguntzeko, koronabirusaren omikron aldaerari aurre egiteko, osasun arloko langile asko kutsatu baitira.

Guztira, Armadako 200 bat kide dira, horietako 40 medikuak, hiriko ospitaleetako egoerari aurre egiten laguntzeko jarri dituztenak. Besteak diru-sarrerez, hornidurez eta bestelako gai burokratikoez arduratuko dira, Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Horietako batzuk ostiral honetan bertan hasi dira lanean, eta urtarrilaren amaierara arte egongo direla aurreikusten da. Boris Johnson lehen ministroak Erresuma Batua kutsatzeen olatutik "ateratzea" espero duela esan eta bi egunera iritsi da iragarpena.

Hala ere, Osasun saila  "gainezka" dagoela onartu du, aldaera berria agertu delako. Erresuma Batuak 179.756 kasu jakinarazi zituen ostegunean. Azken astean milioi bat kutsatu baino gehiago zenbatu dituzte, aurreko astean baino % 29 gehiago. Ingalaterran 17.988 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 15.659 gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Londres Boris Johnson Koronabirusa