Mundua -
Parisen eta Tolosan
Protesta jendetsuak Frantzian, Toulouseko hilketen kontra
Manifestazioak Frantziako arrazakeriaren kontrako elkarteek, Alderdi Sozialistak eta Terrorismoaren Kontrako Frantziako Elkarteak deitu dituzte.
Redacción
Milaka pertsonak protesta egin du Frantzian arrazakeriaren, antisemitismoaren eta terrorismoaren kontra, Mohamed Merah muturreko islamiarrak Tolosa inguruan zazpi pertsona hil ostean.
Manifestazio jendetsuena Parisen egin dute; 5.000 pertsona inguru bildu dira, antolatzaileen arabera, eta Bastille eta Nation plazen artean ibili dira.
Manifestazioak Frantziako arrazakeriaren kontrako elkarteek, Alderdi Sozialistak eta Terrorismoaren Kontrako Frantziako Elkarteak deitu dituzte.
Aurpegi ezagunak
Pariseko manifestazioan izan dira, besteak beste, Bertrand Delanoë alkate sozialista, Jean Birkin aktore eta abeslaria eta Yannick Noah tenislaro ohia eta abeslaria.
Tolosan ere manifestazioa izan da; ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute, isilean, Mohamed Merahk martxoaren 11n eta 19an egindako hilketen kontra.