Mundua -

Austrian

Langabe batek oinak moztu ditu berriro lan egin behar ez izateko

Gizonak etxeko labera bota ditu oinak eta larrialdi zerbitzuei deitu die. Larrialdi zerbitzuek ebakuntza egin diote, baina ezin izan dizkiote oinak josi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako langabe batek oinak moztu ditu zerra elektriko batekin; antza denez, berriro lan ez egiteko ezgaitua gelditu nahi zen, eta ebaketa egin arren, ezin izan dizkiote oinak josi.

56 urteko gizonak bere osasun egoera aztertzeko enplegu bulego batera joan behar zuen, baina horren ordez, zerra elektriko baten azpian jarri ditu oinak eta hankak moztu ditu orkatila parean, ORF irrati eta telebista publikoak jakinarazi duenez.

Gizonak etxeko labera bota ditu oinak eta larrialdi zerbitzuei deitu die. Larrialdi zerbitzuek ebakuntza egin diote, baina ezin izan dizkiote oinak josi.

Austriak EBko langabezia-tasarik (% 4) txikiena dauka, EBko estatistiken arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea