Mundua -

ukrainako krisia

AEBk posible ikusten du Europako gas-hornidura Qatarren esku gelditzea, Errusiak Ukraina inbaditzen badu

Unean, Europako gas naturalaren % 40 baino gehiago iristen da Errusiatik, eta errusiar gasaren heren bat Ukraniatik igarotzen da.

Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatubatuar Gobernuko arduradunek uste dute posible litzatekeela Qatarrek Europari gas naturala bidaltzea, Errusiak Ukrania inbaditzekotan hornidura mozketa balego, Bloomberg agentziak jakitera eman duenez.

Hala, Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak Tamim bin Hamad Al Zani Qatarreko emirrari eskatu liezaioke hilabete amaieran Etxe Zurira bidaiatzeko, besteak beste gai hori eztabaidatzeko.

Europako herrialde batzuk beldur dira Errusiaren aurkako zigor ekonomiko batek euren sistema energetikoan eraginik izango lukeen, sistema hori berez ahulduta baitago pandemiak eragindako krisia dela eta.

Unean, Europako gas naturalaren % 40 baino gehiago iristen da Errusiatik, eta errusiar gasaren heren bat Ukraniatik igarotzen da.

Qatar, bestalde, gas natural likidotuaren ekoizle nagusietako bat da. Ekoizpen horren hiru laurden hornidura energetiko urria duten Asiako herrialdeetara iristen dira, Japoniara edo Koreara, adibidez.

Qatarreko gasaren % 5 baino ez da Europara iristen, Bloombergen kalkuluen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gasaren prezioa Errusia-Ukraina gerra gaur