Mundua -

HAUTESKUNDEAK PORTUGALEN

Portugaldarrak hasi dira botua ematen, Errepublikaren Biltzarreko ordezkariak aukeratzeko

Inkesten arabera, lehia oso estua dago, batez ere, bi presidentegairen artean; Antonio Costak galdu egin du Rui Riorekiko zuen hamar puntu baino gehiagoko aldea.

Portugaldarrak hasi dira Parlamenturako hautetsontziak betetzen. EFE
Portugaldarrak hasi dira Parlamenturako hautetsontziak betetzen. EFE
Portugalgo hauteskunde inkesten arabera, hirugarren indarra bilakatu daiteke Chega! ultraeskuindarra

1:58

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxan dira Portugalgo hauteskunde aurreratuak, 2019an ezkerreko indarren arteko harreman egonkor eta iraunkorra, 'geringonça' izenez ezaguna, amaitzearen ondorioz hasi zen krisi politikoari amaiera emateko. Espero baino bi urte lehenago dituzte bozak, udan Antonio Costa lehen ministroak ez baitzuen lortu babesik aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Antonio Costa lehen ministroak inkesten buruan jarraitzen du, nahiz eta Rui Rio Alderdi Sozial Demokrataren (PDS) hautagaiarekiko duen abantaila gero eta murritzagoa den.

Hector Sanchez CIDOBko (Barcelona Centre for International Affairs) ikertzaileak hauteskundeei buruz esan duenez, oso litekeena da bi indarren arteko koalizio handi bat eratzea, baina eskuineko zentroa Gobernuan sartu gabe. "Komunistek eta Blokeak eskatuko duten prezioa PSDk eskatuko duena baino altuagoa da (...) Antonio Costak haien alde erabakitzen ez badu, ordainaraziko dioten kanpaina izugarria izango da", gaineratu du Sanchezek.

Costak kanpainan zehar egungo egoeraren ardura egotzi die komunistei zein Blokeari, eta horrek hurrengo legegintzaldirako euren bideak berriro batzeko aukera zaildu du. Gainera, Chega!ren eskuin muturra Parlamentuan hirugarren indar gisa sartzeak ere orain ahulago dauden bazkide ohiekin akordio posible bat lortzea zaildu egin lezake.

Geroz eta abantaila murritzagoa

Oraingoz,  Costarentzat botoen % 36 aurreikusten dira, Parlamentuan gehiengoa izateko behar diren 116 diputatuen azpitik. Blokeak, berriz, bost eta zortzi diputatu artean lortuko lituzke eta komunistak bost eta bederatzi artean, Portugalgo prentsan argitaratutako zenbait inkestaren arabera.

Hala ere, Costak galdu egin du inkestetan zuen abantaila. Riorekiko hamar puntu baino gehiagoko aldea izatetik, azken hori, hautagai sozialistarekiko hiru puntu azpitik jartzera igaro baita.

Portugalgo hauteskunde inkesten arabera, hirugarren indarra bilakatu daiteke Chega! ultraeskuindarra
Portugalgo hauteskunde inkesten arabera, hirugarren indarra bilakatu daiteke Chega! ultraeskuindarra
Portugalgo hauteskunde inkesten arabera, hirugarren indarra bilakatu daiteke Chega! ultraeskuindarra

1:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Portugal Hauteskundeak Hauteskunde inkestak