Mundua -

UKRAINA

Ukrainako krisia hizpide izango dute gaur NBEren Segurtasun Kontseiluan, AEBk eskatuta

Errusiak kritikatu egin du Estatu Batuen eskaria onartu izana. "Harreman publikoen trikimailu lotsagarria da", salatu du Dmitri Polianski enbaxadore errusiarrak.

Hainbat ukrainar kalean egindako entrenamendu militar batean. Argazkia: EFE
Hainbat ukrainar kalean egindako entrenamendu militar batean
Hainbat ukrainar kalean egindako entrenamendu militar batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du gaur Ukrainako krisiari buruz hitz egiteko, AEBk eskatuta. Batzar horren bidez, Errusiaren eta NATOren baitan dauden herrialdeen arteko tentsioak baretzea espero da.

Gaurko hitzorduaren berri izan aurretik, Dmitri Polianski Errusiak Nazio Batuetan duen enbaxadorea itxaropentsu mintzatu da, eta Segurtasun Kontseiluak Estatu Batuen eskaria ez onartzea espero zuela adierazi du. "Harreman publikoen trikimailu lotsagarria da", salatu du errusiar enbaxadoreak.

"Ez naiz gogoratzen beste inoiz Segurtasun Kontseiluko kideren batek proposatu duenik bere akusazioak eta oinarririk gabeko usteak nazioarteko ordenari egindako mehatxua balira bezala eztabaidatzea", idatzi du Twitterren.

Bestalde, bi aldeen arteko tentsioak gora egiten jarraitzen duen bitartean, Amnistia Internazionala gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez, indar militarra erabiltzeak "ondorio suntsitzaileak" izango ditu eskubideentzat eta askatasunarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa