Mundua -

Juani Ruizen atxiloketa

Baldintzapeko askatasuna eman diote Juani Ruiz langile humanitarioari Israelgo espetxeetako agintariek

Hala ere, Estatuak oraindik apelazioa aurkeztu dezake, eta, beraz, Ruiz ez da oraindik aske geratuko. 13 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten legez kanpoko erakunde batentzat lan egiteagatik eta dirua jaso eta legez kontra Zisjordanian sartzeagatik.

Juani Ruiz 2006an ETB2ko 'El Punto' saioan egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB Media
Juani Ruiz 2006an ETB2ko 'El Punto' saioan egindako elkarrizketa batean.
Juani Ruiz 2006an ETB2ko 'El Punto' saioan egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo espetxeetako agintariek baldintzapeko askatasuna eman diote astearte honetan Juani Ruiz kooperante espainiarrari, legez kanpoko erakunde batentzat lan egiteagatik eta dirua legez kontra Zisjordanian sartzeagatik, Avigdor Feldman abokatuak baieztatu duenez.

Dena dela, baldintzapeko askatasunaren batzordeak hartutako erabakiaren aurrean, "Estatuak apelazioa aurkeztu dezake oraindik, eta, beraz, Juani ez da oraindik aske aterako", zehaztu du abokatuak. Azaroan zigorra ezarri ondoren, defentsako kideak baldintzapeko askatasuna lortzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Ruiz Zisjordanian bizi da, eta palestinar batekin dago ezkonduta. Duela hamarkada batzuetatik Osasunerako Lan Batzordeen proiektuen koordinatzaile gisa ari zen lanean, atxolitu zuten arte. Gobernuz kanpoko erakunde palestinar horrek herritarrei osasun eta garapen arloan laguntza ematen die, eta, aldi berean, haien eskubideen alde ari da borrokan. Israelek legez kanpokotzat jotzen du erakunde hori.

Azaroan, Juani Ruizen defentsak akordioa lortu zuen Fiskaltzarekin, eta, ondorioz, karguak bost izatetik bi izatera igaro ziren: "legez kanpoko erakunde bati zerbitzuak ematea" eta "dirua jasotzea eta legez kanpo sartzea" Zisjordanian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak