Mundua -
ERAKUSTALDI MILITARRA
Polonian lur hartu du NATOren posizioak indartzeko helburuz bidalitako AEBko lehen talde militarrak
Igandean iritsiko da talde nagusia: 1.700 soldatu. Beste 300 Alemaniara bidaliko dituzte, eta gaur egun bertan dauden 1.000 soldadu estatubatuar Errumaniara eramango dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
NATOk Europan dituen posizioak indartzeko bidalitako Ameriketako Estatu Batuetako lehen talde militarra gaur iritsi da Poloniara. Printzipioz, iritsiera honek ez du zerikusirik Ukranian dagoen tentsioarekin lotuta, Errusia muga aldean pilatzen ari den tropekin.
Przemyslaw Lipczynski Poloniako bozeramaile militarrak PAP albiste-agentzia ofizialari baieztatu dionez, Beechcraft C-12 Huron hegazkina gaur goizean heldu da Jasionkako aireportura, Polonia hego-ekialdera (Ukrainatik gertu).
Bihar, igandea, iritsiko da soldadu estatubatuarren talde nagusia Poloniara: 1.700 militar, guztira
Beste 300 Alemaniara bidaliko dituzte, eta gaur egun bertan dauden 1.000 soldadu estatubatuar Errumaniara eramango dituzte.
John Kirby Pentagonoko bozeramaileak adierazi zuen operazioaren helburua aliatuak babestea zela, baina argi utzi zuen tropa horiek ez zirela inguru horretan betiko geratuko eta ez zutela Ukrainan borrokatuko.
Estatu Batuek aurreabisuan jarri dituzte 8.500 soldadu, Aliantzak hedapen azkarra behar izanez gero ere, baina, oraingoz, dena aldebiko akordioen arabera egingo da, Kirbyk azaldu duenez, eta bi ekimenak bereizi nahi izan ditu.