Mundua -
Israel-Palestina gatazka
Israelekin bake-elkarrizketei berriro eutsi izana ukatu du PAEk
"Ez diogu edozein motatako elkarrizketari berriro ekin eta ez dugu inolako bilerarik egin", adierazi du Palestina Askatzeko Erakundeko bozeramaile batek.
Erredakzioa
Ammamen Israelekin bake elkarrizketei berriro eutsi izana errefusatu du ostegun honetan Palestina Askatzeko Erakundeak. "Ez diogu edozein motatako elkarrizketari berriro ekin. Erekat Palestinako negoziatzailea ez da Jordanian izan eta ez du inolako bilerarik egin", adierazi du Xavier Abu Eid Palestina Askatzeko Erakundeko bozeramaileak.
Naser Yudeh Jordaniako Atzerri Gaietarako ministroak asteazken honetan telebista kate ofizialean azaldu duenez, "Palestinaren eta Israelen arteko negoziazio zuzenak" sustatuko ditu, "Palestina Estatu independente bat bilatzeko asmoz, behin betiko konponbide bat bilatuz".
Jordan Times Jordaniako kazeta ofizialak zabaldu duenez, Saeb Erekat Palestinako negoziatzaileren eta Itzjak Moljo Israelgoko negoziatzailearen arteko bilera bat izan zen asteazken honetan eta bertan Yudehek bitartekari lanak egin zituen.
Joan den urtarrilean bitartekari gisa aritu zen Amman eta Palestina Askatzeko Erakundearen eta Israelen arteko bost bilera-sorta hartu zituen. Halaber, 2010eko irailetik bertan behera dagoen bake prozesua suspertzen saiatu zen Jordania baina ez zuen lortu.
Israelgo Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, Benjamin Netanyahu lehen ministroa Salam Fayad Palestinako lehen ministroarekin bilduko da laster, bake-elkarrizketei buruz mintzatzeko.
Ammamen Israelekin bake elkarrizketei berriro eutsi izana errefusatu du ostegun honetan Palestina Askatzeko Erakundeak. "Ez diogu edozein motatako elkarrizketari berriro ekin. Erekat Palestinako negoziatzailea ez da Jordanian izan eta ez du inolako bilerarik egin", adierazi du Xavier Abu Eid Palestina Askatzeko Erakundeko bozeramaileak. Naser Yudeh Jordaniako Atzerri Gaietarako ministroak asteazken honetan telebista kate ofizialean azaldu duenez, "Palestinaren eta Israelen arteko negoziazio zuzenak" sustatuko ditu, "Palestina Estatu independente bat bilatzeko asmoz, behin betiko konponbide bat bilatuz". Jordan Times Jordaniako kazeta ofizialak zabaldu duenez, Saeb Erekat Palestinako negoziatzaileren eta Itzjak Moljo Israelgoko negoziatzailearen arteko bilera bat izan zen asteazken honetan eta bertan Yudehek bitartekari lanak egin zituen.Joan den urtarrilean bitartekari gisa aritu zen Amman eta Palestina Askatzeko Erakundearen eta Israelen arteko bost bilera-sorta hartu zituen. Halaber, 2010eko irailetik bertan behera dagoen bake prozesua suspertzen saiatu zen Jordania baina ez zuen lortu.Israelgo Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, Benjamin Netanyahu lehen ministroa Salam Fayad Palestinako lehen ministroarekin bilduko da laster, bake-elkarrizketei buruz mintzatzeko.