Mundua -

Ukraina-Errusia

AEB eta EB, "okerrenerako" prest

Europan gerra bat saihesteko erantzun kolektibo bat aurkitzea eskatu dio Macronek Putini. "Gaurko elkarrizketak hartu beharreko bidea, deseskalatzea, erraztu dezakeela uste dut", azpimarratu du Frantziako presidenteak.

Antony Blinken eta Josep Borrell Washingtonen. Argazkia: EFE
Antony Blinken eta Josep Borrell Washingtonen. Argazkia: EFE
Antony Blinken eta Josep Borrell Washingtonen. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antony Blinken Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak eta Josep Borrell Europar Batasunaren Kanpo Politikarako goi ordezkariak astelehen honetan errepikatu dutenez, aliatuak "okerrenerako" prest daude, Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioaren aurrean.

Washingtonen bilera egin ondoren, prentsaurrekoa eman dute bi buruzagiek. Batzarra une "oso garrantzitsuan" iritsi dela esan du Blinkenek. Lankidetzarik "zabalena" bilatu dutela nabarmendu du AEBko ordezkariak.

Blinkenen hitzetan, AEB, Europa eta gainerako aliatuak lanean ari dira, Errusiak Ukraina inbaditzea erabakitzen baldin badu, energia hornidura bermatzeko. Moskuren esku-hartzeak ekonomian izango lituzkeen "kostu masiboak" gogorarazi ditu. Esportazioei isunak edo kontrolak ezartzeko aukera aipatu du.

Borrell: "Onena espero dugu, baina okerrenerako prestatzen ari gara"

Bestalde, AEB eta aliatuak Ukrainako mugaren egoeraren inguruan "alarmismoa" bultzatzen ari direnik ukatu du Blinkenek. Errusiako soldaduak mugan pilatzen ari da, "gertakariak dira", esan du. "Ikusten ari gara, eta erantzuten ari gara", nabarmendu du.

Bestalde, energiaren inguruko eztabaidak Washingtonen eta Bruselaren arteko batasun "indartsua berriro" demostratu duela azpimarratu du Borrellek.

"Onena espero dugu, baina okerrenerako prestatzen ari gara", onartu du. Hala ere, "elkarrizketarako tartea dago oraindik, okerrena saihesteko", esan du Borrellek.

EBren Kanpo Politikarako goi ordezkariak gogorarazi duenez, gasaren prezioak  sei eta hamar aldiz gora egin du urtebetean. Europako gas hornitzaile nagusiak, Moskuk, alegia, hornidura etetea "berehalako lehentasuna" dela errepikatu du.

Ukrainako egoerarako konponbide bila joan da Macron Moskura Putinekin hitz egitera
Ukrainako egoerarako konponbide bila joan da Macron Moskura Putinekin hitz egitera
Ukrainako egoerarako konponbide bila joan da Macron Moskura Putinekin hitz egitera

1:3

Bilera Kremlinen

Europan gerra bat saihesteko erantzun kolektibo bat aurkitzea eskatu dio Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Vladimir Putin Errusiako homologoari.

Putinekin Kremlinen egindako bilera hasieran, "Errusiarentzako eta Europa osoarentzako erantzun erabilgarri eta kolektiboa topatzeko" konfiantza azaldu du Macronek, "gerra saihesteko eta egonkortasuna eta konfiantza eraikitzeko".

"Gaurko elkarrizketak hartu beharreko bidea, deseskalatzea, erraztu dezakeela uste dut", nabarmendu du.

Kontinenteko egoera "politiko-militarraren" jakitun dela adierazi du Macronek, eta krisian inplikatutako eragile guztiei erantzukizuna eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Vladímir Putin Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Errusia-Ukraina gerra