Mundua -

Iragarpena

Greziak maiatzaren 6ra aurreratu ditu hauteskundeak

Sozialdemokratek eta kontserbadoreek osatutako koalizio gobernuaren baldintzetako bat zen bozak aurreratzea. Inkestek Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreari ematen diote garaipena.

Greziak maiatzaren 6ra aurreratu ditu hauteskundeak. Argazkia: Efe
Greziak maiatzaren 6ra aurreratu ditu hauteskundeak.
Greziak maiatzaren 6ra aurreratu ditu hauteskundeak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak maiatzaren 6ra aurreratu ditu Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak, Lukas Papadimos lehen ministroak gaur iragarri duenez.

Pasa den azaroan Yorgos Papandreu lehen ministro ohiak dimisioa eman ostean sozialdemokratek eta kontserbadoreek osatu zuten koalizio gobernuaren baldintzetako bat zen bozak aurreratzea.

Inkestek diote botoa oso zatituta egongo dela eta 7 edo 9 alderdi politiko sartuko direla Parlamentuan. Hori horrela, koalizio gobernu bat osatu beharko dela pentsatzen da.

Hala ere, inkestek Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreari ematen diote garaipena, Pasok sozialistaren eta Alderdi Komunistaren aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea