Mundua -
UKRAINA
Errusia Ukrainaren kontrako "eraso handi bat" prestatzen ari denaren "zantzuak" daudela esan du Natok
Ekialdera ez zabaltzeko duen konpromisoa urratzea egotzi dio Kremilek NATOri. Erakunde horrek baina, Europako estatu guztiekin negoziatzeko "eskubidea" duela adierazi du.
EITB MEDIA
Errusia Ukrainaren kontrako "eraso handi bat" prestatzen ari dela ziurtatu du Jens Stoltenberg Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeko (NATO) idazkari nagusiak. Era berean, Kremlin gezurretan ari dela eta soldadu errusiarrak Ukrainatik ez direla erretiratzen ari adierazi du. "Errusiak Ukrainaren kontrako erasoa abian jartzeko arriskua handia da, oso handia", esan du Stoltenbergek ARD hedabide alemaniarrean egindako elkarrizketan.
Hala, Jose Biden AEBko presidenteak asteon esandakoak berretsi ditu. Buruzagi estatubatuarrak esan zuen Errusia nahita ari zela tentsioa areagotzen Ukraina ekialdeko eskualdeetan, "eraso bat justifikatzeko". "Su-etena etengabe urratzea, genozidio salaketa faltsuak eta herritarrak ebakuatzen hastea. Zantzu oso kezkagarriak dira", gaineratu du NATOko kideak.
Egoera asko gaiztotzen ari den arren, gatazka bideratzeko "garaiz" daudela uste du Ipar Atlantikoko erakundeak, eta tentsioa "jaisteko" deia egin diote Vladimir Putin Errusiako presidentearen Gobernuari.
Halaber, ekialdera ez zabaltzeko duen konpromisoa urratzea egotzi dio Kremilek NATOri. Erakunde horrek baina, Europako estatu guztiekin negoziatzeko "eskubidea" duela adierazi du.
Zelenski-Macron bukera
Bestalde, Emmanuel Macronek eta Volodimir Zelenskik, Frantziako eta Ukrainako presidenteek hurrenez hurren, "urjentziazko bilera" izan zuten atzo. Mahai gainean izan zituzten gaien artean, "berehalako deseskalatzea" eta Ukrainarako "akordio politiko-diplomatikoa" adostea.
Zelenskik bere kezka agertu zion Macroni, Donets eta Lugansk eskualdeetan gerra hotsak gero eta gertuago entzuten direlako. "Errusiarzaleen probokazioen aurrean ez gara eroriko", esan zuen Ukrainako buruzagiak.