Mundua -

Tentsioa Ukrainako ekialdean

EBk Errusiaren aurkako lehen isun sorta adostu du, baina Putin libratuz

Oraindik isunak formalki onartu behar ditu EBk. Zigorrek 27 erakunderi eta pertsonari eragiten diete. "Putin ez dago zigortuen zerrendan. Mailaz mailako erantzuna eman nahi izan dugu", azaldu du Borrellek.

Jean-Yves Le Drian eta Josep Borrell. Argazkia: EFE
Jean-Yves Le Drian eta Josep Borrell. Argazkia: EFE
Jean-Yves Le Drian eta Josep Borrell. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek aho batez onartu dute astearte honetan, Parisen, Errusiaren aurkako lehen isun sorta, Jean-Yves Le Drian Frantziako diplomaziaren buruzagiak iragarri duenez.

Oraindik isunak formalki onartu behar ditu EBk. Zigorrek 27 erakunderi eta pertsonari eragiten diete, tartean erabakiak hartu dituzten arduradunei eta Ukrainako subiranotasunaren kontrako erasoa paper garrantzitsua izan dutenei, Josep Borrell EBko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi ordezkariak azaldu duenez.

Gainera, Errusia "gure finantza merkatuetara eta kapitalera" sartzea mugatuko dute, Europako merkatuetan bere zorra finantzatzea eragozteko batez ere, erantsi duenez.

Isunek "Errusiari kalte egingo diote, kalte handia egingo diote", azpimarratu du Europako ordezkariak. Europar Batasunaren "erantzun azkarra", nabarmendu du Borrellek.

Hala ere, Vladimir Putin Errusiako presidentea ez dute orain zigortuko. "Putin ez dago zigortuen zerrendan. Ditugun baliabideekin erantzun nahi izan dugu, baina batez ere mailaz mailako erantzun bat eman", zehaztu du Borrellek.

Hala eta guztiz ere, Europako blokeak esfortzu diplomatikoarekin jarraituko duela ziurtatu du Borrellek, "Europaren bihotzean gerra berri bat" saihesteko. "Gatazka handi baten arriskua benetakoa da, eta saihestu behar dugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Isunak Errusia-Ukraina gerra gaur