Mundua -
Talibanen erasoa
400 presok ihes egin dute Pakistaneko espetxe batetik
Tehrik-e-Taliban Pakistanek (TTP) hartu du bere gain atentatua, Pakistaneko talibanen hainbat talde biltzen dituen mugimenduak.
Erredakzioa
Gutxienez 384 presok, horietatik asko talibanak, Pakistaneko ipar-ekialdeko espetxe batetik ihes egin dute. Goizaldeko 01.30ean gertatu da erasoa, Bannu hirian, eta gutxienez zazpi polizia zauritu dira.
Erasoa egin dutenek armak eramaten omen zituzten eta Tehrik-e-Taliban Pakistan (TTP) mugimenduak hartu du bere gain atentatua. Hauek, Pakistaneko talibanen hainbat talde biltzen dituzte.
Ihes egin duten presoen artean, "arriskutsutzat" hartu dituzten 30 daude eta horietako batek, Tariq Rashidek, Pervez Musharraf Pakistaneko presidente ohiaren aurkako atentatuan parte hartu zuen.
Bannu hiria, Afganistaneko mugatik gertu dago eta bertan talde jihadista eta Al Kaidako kide asko ezkutatzen dira.