Mundua -

Gerra Ukrainan

Euskal profesionalen talde bat Ukrainatik ateratzen lagundu nahi dute

Ukrainan zenbat euskal herritar dauden jakitea zaila dela azaldu du Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak. Hala ere, "profesionalen talde" bat eta Euskadin bizi den jatorri ukrainarreko pertsona bat baieztatu ditu Jaurlaritzak.

Dorohusk, Ukrainaren eta Poloniaren arteko muga. Argazkia: EFE
Dorohusk, Ukrainaren eta Poloniaren arteko muga. Argazkia: EFE
Dorohusk, Ukrainaren eta Poloniaren arteko muga. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Atzerri Ministerioarekin harremanetan dago, euskal profesionalen talde bat eta Euskadin bizi den jatorri ukrainarreko pertsona bat ebakuazio operazioren baten Ukrainatik atera ahal izateko.

Ukrainan zenbat euskal herritar dauden jakitea zaila dela azaldu du Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, bizitokia bertan duten pertsonak, igarobidean dauden beste batzuk eta inbasioaren beldur azken egunetan herrialdetik joan direnak egon daitezkeelako tartean.

Hala eta guztiz ere, "profesionalen talde" bat eta Euskadin bizi den jatorri ukrainarreko pertsona bat baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Guztiak herrialdetik ateratzeko laguntza eske EAEko Exekutiboarekin harremanetan jarri dira.

Espainiako Gobernua azken konboia ari da ateratzen Ukrainatik, Poloniarako bidean
Espainiako Gobernua azken konboia ari da ateratzen Ukrainatik, Poloniarako bidean
Espainiako Gobernua azken konboia ari da ateratzen Ukrainatik, Poloniarako bidean

1:20

Atzerri Ministerioarekin "zubi" lanak

"Pertsona horiek Ukrainatik kanpo toki seguru batera iritsi ahal izateko" lanean ari da Jaurlaritza orain. Horretarako, Atzerri Ministerioarekin "zubi" lana egiten ari da; izan ere, Espainiako Gobernuak ebakuazio operazioak antolatzeko ardura du.

Konkretuki, pertsona horiek non dauden eta haien inguruabarrak zein datuak zeintzuk diren jakinarazi dizkiote EAEko agintariek Ministerioari, ebakuazio konboi bat antolatzen denean "kontuan izateko".

Hala ere, Elorzak Ukrainatik ateratzeko "zailtasunak" gogorarazi ditu; izan ere, Kievek gerra-legea ezarri du, pertsonen mugimendua mugatuz eta aireko espazioa erabat itxiz; beraz, lurretik soilik atera daitezke, Errusiaren eraso militarrean murgilduta.

Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbaketak areagotu ostean
Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbaketak areagotu ostean
Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbaketak areagotu ostean

1:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Vladímir Putin Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Errusia-Ukraina gerra