Mundua -
Ukrainako gerra
Errusia ez da aurkeztu Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian zeukan epaiketara
Ukrainak salaketa jarri zion Moskuri, otsailaren 24an abiatutako inbasioarekin ustez genozidio delitua prebenitu eta zigortzeko hitzarmena urratzeagatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errusia ez da aurkeztu Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian astelehen honetan zeukan epaiketara. Ukrainak salaketa jarri zion Moskuri, otsailaren 24an abiatutako inbasioarekin ustez genozidio delitua prebenitu eta zigortzeko hitzarmena urratzeagatik.
"Tamalez Errusiako Federazioak kale egin du gaurko deitutako hitzorduan", esan du, epaiketaren hasieran, Joan Donoghue aipatu auzitegiko magistratu presidenteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea