Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Korridore humanitarioak zabaldu dituzte Irpinen eta Sumyn, zibilak ateratzeko

Ukrainako agintariek zabaldutako informazioaren arabera, dagoeneko hasi dira zibilak Irpin, Sumy eta Mykolaiv hirietatik irteten.

Pertsona talde bat zubi bat zeharkatzen Irpin hirian, Kievetik gertu. Argazkia: EFE
Pertsona talde bat zubi bat zeharkatzen Irpin hirian, Kievetik gertu
Sumin eta Irpinen korridore humanitarioak zabaldu eta herritarrak ebakuatzen hasi dira

1:36

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gerraren 13. egunean, korridore humanitarioak ireki dituzte Irpin eta Sumy hirietatik zibilak ateratzeko, Ukrainako agintariek gaur goizean jakinarazi dutenez.

Ukrainan 09:00ak zirenean (08:00ak Euskal Herrian) sartu da indarrean su-etena, Iryna Vereshchuk Ukrainako lehen ministro ordeak bideoz zabaldutako mezu batean zabaldutako informazioaren arabera.

Pasabide humanitarioa Ukrainan 21:00ak diren arte (20:00ak Euskal Herrian) egongo dira zabalik. Ibilbidea ondorengoa izango da: Sumy, Golubivka, Lojvitsa, Lubny eta Poltava.

"Ez da beste ibilbiderik adostu", azpimarratu du Vereshchukek. Gaineratu duenez, Errusiako Defentsa Ministerioak Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari jakinarazi du korridorearen irekiera Sumyn.

Ondoren, Ukrainak Gurutze Gorriari eta Errusiari jakinarazi die onartzen duela korridore humanitarioa zabaltzea.

Sumyko herritarrekin batera ikasle atzerritarrak Poltava herrira eraman nahi dituzte, bereziki Indiako eta Txinako gazteak, UNIAN Ukrainako agentziaren arabera,

Lehen ministrordeak jakinarazi duenez, Ukrainak Kieven, Txernihiven, Kharkiven, Mariupolen eta Volnovajan ere pasabide humanitarioak irekitzea proposatu die Errusiari eta Gurutze Gorriari. 

Errusiak iragarri du korridore humanitarioak irekiko dituela Kievetik, Kharkivetik edo Mariupoletik zibilak ateratzeko

Errusiako Gobernuak behin-behineko su-etena iragarri du Kiev, Txernihiv, Kharkiv, Mariupol edo Sumy hirietatik zibilak ateratzeko. Korridore humanitario horietako batzuen helmuga Bielorrusia edo Errusia izango dira. Orain arte Ukrainako agintariek ez dute onartu zibilak Errusiara irtetea.

Kiev eta inguruko korridore humanitarioak Errusiarantz joango dira Bielorrusian barrena.

Txernihivetik ere Bielorrusiako irtengo dira zibilak.

Sumitik bi bide proposatu ditu, bata Errusiarantz eta bestea Poltavarantz (Ukraina).

Kharkiven kasuan, Errusiarako eta Lviverako (Ukraina) bideak irekita egongo lirateke.

Bestalde, Mariupoletik Errusiara eta Zaporizhiara irten ahalko litzateke.

Gutxienez hamar hildako, haurrak tartean, Ukrainako Sumi hirian, errusiarren bonbardaketen ondorioz
Gutxienez hamar hildako, haurrak tartean, Ukrainako Sumi hirian, errusiarren bonbardaketen ondorioz
Gutxienez hamar hildako, haurrak tartean, Ukrainako Sumi hirian, errusiarren bonbardaketen ondorioz

1:05
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ukraina Errusia berriak Vladímir Putin bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra Ukrainako presidentea