Mundua -

Ukrainako Gerra

Zergatik bilakatu da "Z" hizkia Ukrainako gerraren aldekoen sinbolo?

Ukraina inbaditu zuten lehenengo konboietan ageri zen jada "Z" zuriaren ikurra. "V" letra ere ikusi dugu Errusiako Armadaren tanke eta helikopteroetan. Orain, ikur horiek, gerraren aldekoen sinbolo bihurtu dira.

Errusiako kamioi militarrak Z hizkia margotuta. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Errusiako kamioi militarrak Z hizkia margotuta. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Z letra sinbolotzat hartu dute gerraren aldekoek

1:01

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Armadaren tanke askotan ikusi dugu "Z" hizkia zuriz margotuta, eta, kasu batzuetan, "V" letra ere bai. Gerretan, sarritan, bando bereko tropak identifikatzeko erabiltzen de estrategia da, baina, orain, Vladimir Putinen aldeko sinbolotzat hartu dituzte letra horiek.

Ivan Kuliak gimnastarena izan da kasurik polemikoena. "Z" bularrean zuela igo zen podiumera brontzezko domina jasotzera, urrezkoa irabazi zuen Kovtun Illia ukrainarraren ondoan.

Ivan Kuliak.

Ivan Kuliak.

Maria Butina diputatu errusiarrak "Z" hizkia duen kamiseta bat soinean duela argazkia igo du sare sozialetan. Kamiseta azken egunetan polemikaren erdigunean egon den Russia Today telebistaren webgunean jarri dute salgai.

Maria Butina.

Maria Butina.

Errusiako Defentsa Ministerioak azaldu du "Z"-ak "garaipena lortu arte" esan nahi duela. Sinbologia hori bultzatzen ari dira sare sozialetan eta "desmilitariZazio" eta "desnaZifikazio" hitzetan erabili dituzte. Horiek dira, hain zuzen ere, Putinek Ukrainaren inbasioa justifikatzeko erabili zituen argudioak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ukraina Errusia Vladímir Putin Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra