Mundua -

Protesta

Milaka egipziar bildu dira Tahrir plazan, Batzorde Militarraren aurka

Egiptoko 30 bat alderdi eta mugimenduk deitu dute gaurko protesta, "Kontrol militarrak ezarritako Konstituzioari ez" lelopean.

Milaka herritar Tahrir plazako protesta batean. EFE
Milaka herritar Tahrir plazako protesta batean. EFE
Milaka herritar Tahrir plazako protesta batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka egipziar bildu dira Tahrir plazan Batzorde Militarraren aurka protesta egiteko eta aurreko erregimeneko kideen bazterketa politikoa aldarrikatzeko, datozen hauteskunde presidentzialen inguruan sortutako hainbat erabaki polemiko eta gero.

Manifestarien iritsiera telebista kanal desberdinetan zuzenean ematen ari dira, beste hedabide batzuek, berriz, bart gauean jazotako istiluak dituzte hizpide. Antza, aktibista batzuek Nilo ibaia zeharkatzen duen zubi batetako trafikoa eten dute, hirirako sarrera oztopatuz.

30 bat alderdita eta mugimenduetako ordezkariek deitu dute gaurko protesta "Kontrol militarraren eraginpean idatzitako Konstituzioari ez" lelopean, Anaia Musulmanek, berriz, "Autodeterminazioaren ostirala" leloa hautatu dute.

Nahiz eta ideologia desberdinetako herritarrak bildu, guztiek, Hosni Mubaraken garaian karguan egon zirenen bazterketa politikoa eta Batzorde Militarraren boterearen amaiera aldarrikatzen dute. Azken honek, hain zuzen, ekainaren 30eko hauteskunde presidentzialen ostean kargua utziko duela hitz eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea