Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Errusiako Gobernuak herrialdean sartzea debekatu die Joe Bideni eta AEBko Gobernuko hainbat kideri
Errusiak zigortutakoen artean daude Antony Blinken Estatu idazkaria, Lloyd Austin Defentsa idazkaria, Jake Sullivan AEBko Segurtasun Nazionalerako aholkularia, Hillary Clinton AEBko presidentegaia eta Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ukrainako gerraren testuinguruan, eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Errusiari ezarritako zigorrei erantzunez, Errusiako Gobernuak herrialdean sartzea debekatu die Joe Biden AEBko presidenteari eta AEBko Gobernuko beste hainbat kideri.
Errusiako Atzerri Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, zigortutakoen zerrendan ageri dira Antony Blinken Estatu idazkaria, Lloyd Austin Defentsa idazkaria, Jake Sullivan Segurtasun Nazionalerako aholkularia, Mark Milley AEBko Indar Armatuetako Estatu Nagusi Bateratuko burua, William Burns CIAko burua eta Hillary Clinton presidentegaia.
Halaber, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroari ere Errusian sartzea debekatu diote.