Mundua -

Prostituzioarekin polemika

Jokaera arau berriak ezarri dituzte AEBetako zerbitzu sekretuan

Besteak beste, atzerritarrak hoteleko geletara eramatea, "ospe ona ez duten tokietara" joatea eta alkohola edatea galarazi diete.

Barack Obama eta bere bizkartzainak AEBetako soldaduen aurrean. EFE
Barack Obama eta bere bizkartzainak AEBetako soldaduen aurrean. EFE
Barack Obama eta bere bizkartzainak AEBetako soldaduen aurrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako zerbitzu sekretuetako kideek jokaera arau berriak dituzte, Barack Obamaren segurtasun agenteen azken polemikaren ondorioz.

Besteak beste, atzerritarrak hoteleko geletara eramatea (bertako langileak izan ezik), "ospe ona ez duten tokietara" joatea eta lan ordutegia baino hamar ordu lehenago alkohola edatea galarazi diete.

Denera sei arau berri jarri dituzte, Bryan Learu zerbitzu sekretuko bozeramaileak berretsi duenez."Jokaera hobetzeko arauak" izena duen araudia jada indarrean dago eta langile guztiei eragiten die.

Gainera, bisitatu behar duten herrialdera iritsi baino lehen, bertako "segurtasun arazoen eta debekatutako tokien" berri emango diete. Erabakia, Kolonbiako Ameriketako Goi Bileran gertatutako polemikaren ostean hartu dute, izan ere, Barack Obamaren segurtasun taldeko 12 kide herrialdetik bota zituzten prostitutekin joan omen zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea