Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Nehammer, Austriako burua, Putinekin bilduko da astelehen honetan, Moskun

Atzo Volodimir Zelenskirekin bildu zen Kieven. Komunikabideetan adierazi duenez, bere kabuz erabaki ditu bisita horiek eta Europar Batasuneko agintariei jakinarazi die.

Karl Nehammer Austriako burua. Argazkia: EFE
Karl Nehammer Austriako burua. Argazkia: EFE
Karl Nehammer Austriako burua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karl Nehammer Austriako buruzagi kontserbadorea Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilduko da bihar, Moscun, Errusia eta Ucraniaren arteko elkarrizketa bultzatzeko helburuz. Komunikabideei jakitera eman dienez, gerra krimenen inguruko kritika ere egingo dio.

Atzo Volodimir Zelenskirekin bildu zen Kieven, eta bilera horien berri eman die Europar Batasuneko agintariei.

Bere esku dagoen guztia egin nahi omen du "bakea lortzeko urratsak eman daitezen", arrakasta izateko aukerak gutxi direla aitortzen duen arren.

Austria Europar Batasuneko kide da, baina ez NATOkoa. Herrialde neutral gisa hartzen da eta hori dela eta, uko egin dio Ukrainari armak bidaltzeari. Dena dela, gogor gaitzetsi ditu Errusiako erasoak, tropek egindako sarraskiak eta Europar Batasunak ezarritako zigorretan parte hartzen du.

Hala ere, Errusiar gasa ez erosteko erabakiarekiko oso kritikoa da, euren ekonomiak menpekotasun handia baitu Errusiar gasarekiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Austria Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski